Pol poleko iturrian egin nuen proiektua orduan,
proiektu honen funtsa, arkitektura mugikorra sortzea izan zen. Lau pertsonentzako
habitata izan behar zen arren, arkitektura mugikor honen ideia, pertsona
horietako bat joan edo beste bat etorri eta bere habitat zatia kendu edo beste
bat jarri harren arkitektura bera ez zela aldatu behar.
Buruari buelta asko eman nizkion, argi neukan
aldaparekin jokatu behar nuela, mailakatua eginez baia ez neukan argi
mugikortasunarena. Bloogean begiratuta arkitektura mugikor ezberdinen argazkiak
ikusi nituen, eta batek nire interesa jaso zuen. Parasito baten antzera,
eraikitako etxebizitza batean andamio eta tela batzuen bitartez eraikita zegoen
espazio bat, etxea handituaz.
Orduan antzeko zerbait egitea otu zitzaidan non,
etxebizitzaren zati komuna, finkoa izango zen eta bestea hau da, bakarkako
espazioa mugikorra. Parasito horiek nola jarri pentsatzen hasi nintzen eta
aterkiaren ideia otu zitzaidan. Aterki bat izaten espazio mugikor baten moduan
ikusten bait nuen, makil bat izatetik euriarengandik salbu egoteko espazio bat sortze-arte.
Eta nire etxeko espazio pribatu horiek funts berdinarekin egitea pentsatu nuen.
Hala ere ez zidan asko konbentzitu, arazoak
sortzen zituelako, bai tenperaturarekin eta isolamenduarekin. Horrexegatik inguruari
begira jarrita harriarekin egindako zerbait egin behar nuela pentsatu nuen. Inguruko
mendiak harrizkoak direlako eta harrizko bloke aurrefabrikatu batzuekin egin. Mugikortasun
hori pareta batzuk bakarrik egotetik, bolumen edo espazio itxi bat sortzea zen
helburua eta hori almazenetako ate metaliko handi horien antzera egitea otu
zitzaidan. Karril batzuen bidez mugiaraziko nituenak.
Oraindik hala ere, beste kuestio bat falta
zitzaidan. Nola egin nezakeen, pareta horiek mugiarazita eta espazioa aldatuta
eraikina berdina izatea?
Bigarren ideia etxebizitzari forma desordenatuagoa
ematea izan zen. Paretak euren artean angeluak sortzen zituztelarik. Horrela hain
forma ortogonalak ez izanda zailagoa bilakatzen zen zati bat kenduz gero
aldaketa hori ikusi ahal izatea.
Hala ere denboraren banaketa txarraren
ondorioz, planoetan hobetzeko beharra ikusi nuen, hurrengoetan hobetzeko grina
sartuaz.

.jpg)









.jpg)











