21 ETXEBIZITZA


CURUTCHET ETXEA
LE CORBUSIER 1949-1955

Curutchet etxean Le Corbusierrek zituen bereizgarritasun arkitektonikoak ondo azaltzen direlako nabarmentzen da: solairu eta fatxada librea, lorategi terraza, kristalera (aventanamientos) horizontalak.

1. ERAIKUNTZA ETA LEKUA:

Etxebizitza (20m X 9m) La plata hirian kokatzen da, medianeroen artean 53 Boulevardeko 320 zenbakian. Argentinako Buenos Aireseko hiriburuan. Bizitegi zonan kokatzen da, Rivadavia Plazaren aurrean  eta hiriko espazio publiko berde nagusia, basoa, 1 etorbideaz banatua, hiri-arteria nagusietako bat.
Plano arkitektonikoan bi elementu nagusitzen dira: eraikin unifamiar bat dela, bere azalera medianera eta hiri-ardatz diren kaleez mugaturik dagona eta La Plata hiriaren  hiri-planifikazio  dela eta lurrazalaren ardatzaren inklinazioa 45 gradu ingurukoa izatea.

2. KONTZEPTUA:

Etxe hau kokalekuan integratzeko etxearen kontzeptu nagusia kalearen luzapena bilakatzea da, barruko ibilbidea kalearekiko erlazioa izanez, bertan zegoen zuhaitza patioan integratuz, proposatutako espazioak zatikatuz eta horma askeak erabiliaz, hau da, kargarik jasaten ez duten hormak.

Hura diseinatzerakoan, Le Corbusier-ek bere etorkizuneko biztanleen beharrak kontuan izan zituen eta etxea argi eta garbi banandutako bi bolumenetan zatitu zuen bezeroen eskaria mediku bulegoa eta hiru logela zituen etxea baitzen: kontsulta zona aurrean eta bizitokia atzean, biak sarrerako arrapalaz eta patioaren bidez artikulatuak. Arrapala hau sarrerako atearen aurka kokatzen da, barruko zirkulazioa goranzko ``promenade´´  (promenade architecturale) forma emanaz. Arrapalaren agerpenak, etxea modu bertikalean ezagutzera eramaten du, perspektiba bereziak sortuz.

Inguruarekiko errespetu formala nabaria da sarrerako atearen kokapenean eta pantaila bezala funtzionatzen duenaren parasolak ( Latinoamerikan oso erabiliak) bidearen lerroarekiko duen jarraitasunean.
Curutchet etxea zarraren eta berriaren; emandako elementu eta espazioen erabilera onaren (medianerak, parkea…) eta sortutako espazio berrien (terraza, patioa…) artean tramaren erlazioa sortzeko diseinatua dago. Proiektu hau estruktura erregular ortogonalaren, forma organikoaren eta harresiek kargarik ez jasan behar izatean lortzen duten erabilera librearen arteko kontraesan etengabean oinarritua da.

3. ESPAZIOAK:

­ Beheko solairua eta lehen gorputza:

Horma nagusi baten falta du, zutabe aislatuak ditu, eta lehenengo eta bigarren mailan dauden errektangulu batzuek parasol eran kontsulta zonako eta terrazako espazioak mugatzen dituztelarik, etxeko lehenengo gorputza osatzen dute.

Beheko solairua librea izateak ahalbidetu zuen zuhaitz handi bat kontserbatzea.
Kontsulta hau lehen mailan dagoena, behe solairu baten gainean dago, soto batek osatzen duena.

­ Bigarren gorputza:

Arrapala batekin lotua, erdi irekita dagoen patio bat zeharkatuz, zentroan arbola bat duena, etxearen bolumen pribatua ikusiko dugu, lau mailatan zatikatua dagoena, sotoa zerbitzu gelarako, behe planta harrera zonaldea, lehenengo solairua, pisu soziala, sukaldea, komuna egongela eta altuera bikoitzeko jangelarekin, zein kontsultako sabairaino luzatzen dena terraza lorategi bat sortuz fatxadararte. Eta bigarren pisua bi logela eta komunak dituelarik.

Solairu bakoitzeko lotura horizontalak, eskailerak sortutako bertikaltasunarekin erlazionatuta etxearen funtzionaltasunean laguntzen du, ez dira komunikazio fisikoak bakarrik, bistaren komunikazioa eta psikologikoa logelen solairuak egongelaren gainean sortzen duen hutsuneak sortua dena  ere garrantzitsua da.

­ Terraza Lorategia:

Terraza, kontsultaren gainean eta habitataren aurrean kokatzen dena etxea inguratzen duen plaza eta espazio berdea ikustea ahalbidetzen du. Le Corbusierrek gainera, partzelaren norabidea eta maila ezberdinen kondizioa aprobetxatzen du ahalik eta ikusmira hoberena eta argi naturalaren aprobetxatze handiena lortzeko.

Terrazaren hegalekoak luze desberdinak dituzte, mendebalde eta ekialdeko aldeetan, eta  aurreko fatxadaren eta mendebaldeko paretaren angelua 45 gradu baino txikiagoa da, fatxadaren atzeko paretak paraleloak eta diseinu ortogonal bat sortzen duten arren.

4. ESTRUKTURA:

Estruktura zutabe zirkularrak dira kargak jasaten dituztenak, horrela espazio askeak, altuera moldagarriak eta solairu libreak sortzeko askatasuna ematen du, hormek ez dutelako euste funtziorik egiten. Estruktura sekundarioa habeek osatzen dute, karga horizontalak jasanik.

Piloteak, solairu askeak, leiho horizontalak, terraza eta fatxada askeaz gain, Le Corbusierrek horma kurboak, aldapak, altuera bikoitzak, eskailera irekiak edota brise soleil-ak (eguzkiaren aurkako babesleak) ere erabiltzen ditu

Eraikin honen berezitasunetako bat egiturak balore estetiko handia artzen duela ere bada.

5. MATERIALAK:



Lehenengo eta bigarren gorputzak kristalera bidez daude estaliak (brise soleil). Bigarren gorputzeko kontsultako  kanpoaldea kristalezko panelez estalia dago, barruko markoa urdinez marraztua dutelarik, estrukturan zuriz margotutako hormigoia erabili zen, bai barrualdean eta baita kanpoaldean ere.
Lurrak kolore eta testura ezberdinetako zeramika (baldosa) txikiekin osatuak daude lekuaren arabera mota batekoak edo bestekoak jarriaz.













Read more

TRINITATE PLAZA ENTREGA


Asken entrega honen helburua orduan, trinitate plazan arkitektura bat egitea zen, bertako behar bat betetzen zuena baia, hala ere mugikorra eta momentu puntualetarako erabiltzen zera ere izan behar zen, gainera, erabilera bat baino gehiago zituena.



Horretarako arkitektura hau kokatzen hasi ginen eta jendearekin hitz egiten euren beharren inguruan gehiago jakiteko. Nik orduan plaza osoan egingo nuen gauza bat otu zitzaidan eta jende guztiarentzako gauza bat, bai ozio, kultura edo edozertako balio zezakeena, gauza, praktikoa, aktiboa eta parte hartzailea eta erreferente bila zezakeena.
Normalean jendez beteta egoten den arren, haizea egoten den egunetan jende kantitate asko murrizten da.


 Horrexegatik momentu puntual hori hartuta haizearekin mugi zezakeen zeozer eraikitzea otu zitzaidan eta momentu horretan Theo Jansen etorri zitzaidan burura.
Gizon honek, haizearekin bizia ematen dien, objektu eta errobot desberdinak egiten baititu. Oso dibertigarriak diren arren eta erreferente bila zitezkeen arren. Ez nien beste erabilerarik bilatzen eta lar konplikatuak iruditzen zitzaizkidan.


Orduan Juanjoren laguntzaz esfera bat egitea pentsatu genuen. Esfera honek jendea barruan izateko ahalmena izango zuen. Eta bai haizearekin eta bai jendearen indarrarekin mugitzeko kapaza izango zen. Pilota egitea ez zen edozein ideia izan, pilota egitearen sentsua plazan betidanik ibili izan den objektu bat zelako, plazan pisu handia izan zuena. Bai bolatokian, bai pilotan, eta baita orain futbolean edo  saskibaloian ere.
Hasiera batean errez desmunta zitekeen esfera pentsatu nuen eta barruraka eta kanporaka desplegatu al zen jolasteko esfera hori etorri zitzaidan burura. Hala ere funtzio hori bakarrik bilatzen nion eta askenean Fullerren esfera geodesikoa ideia hobeagoa zela iruditu zitzaidan.
Esfera bat beste baten barruan sartzea pentsatu nuen eta horien ardatzak egurrezko taulen bidez lotzea, haizeak mugitu ahal izateko. Gainera, esfera modulatua zegoen triangelu txikiagoez. Horrela moduluetan desmunta zitekeen eta modulu horiek beste erabilera batzuetarako erabili. Bai arropa eskegitzeko, karpa bat sortzeko, umeak jolasteko, lorategi bat egiteko…




Pilota honen bidez gainera, plazaren eta alde zaharra edo Donostiaren arteko lotura sustatzen zuen, izan ere, pilota honen ideietako bat, plazatik irten ahal eta kaleetan barrena ibili ahal izatea zen.

Honen bidez, hasiera batean jarri nituen helburu guztiak betetzea lortu nituen. Eta arkitekturan aurrera pauso bat egitea lagundu didan proiektua izan dela uste dut, izan dituen zailtasunak direla medio.


Fullerren egitura ezberdinak:






Esfera eta bere Erabilera ezberdinak:
















Muntaiak:







Maketa:








Read more

TRINITATE PLAZAKO ELKARRIZKETA

Trinitate plazara bai irudigintzan apunteak egitera, bai lagunekin parrandan bai lanera joan naizenean, goiz eta arratsaldez ikusi dut jendea bertan, oso leku soziala iruditu zait eta bertako historian apur bat ikertzen ibili ostean konturatu izan naiz hasiera batetik horrela dela eta horrela izan dela. Hor ezagutu nituen gainera, orain nire lagun klase-kide hoberenetarikoak izango nituenak eta nik nire proiektuan gauza bera sortaraztea nahi nuen.

Gainera, Madrileko bidaian bai Cebadako plazan bai Tabacaleran ikusitakoa izugarria iruditu zitzaidan, bertako bizia, bertako aktibitatea, bertako parte-hartzea. Ikusgarria iruditu zitzaidan. Eta nik nire aldetik ideia batzuk nituen arren konturatu nintzen, Madrileko bidaian batez ere, horrelako gune sozial baterako, herriak garrantzi handia duen toki baten zer edo zer egin nahi izan ezkero, herriak zeukala hitza.
Eta trinitate plazara galdetegia egitera joatea ideia ona otu zitzaidan.
Bertan klase askotariko jendea ikusi nuen, umeak euren gurasoekin jolasean, aiton amonak patxada edarrean, gazteak euren momentu librez gozatzen, bai porroak erretzen edo elkarrizketan.

Adin diferentzia hori egonda konturatu nintzen, iritzi ezberdintasuna handia izango zela, aiton-amonek lasai egoteko tokia nahi zuten, umeen baloietatik ihesi antzera, gurasoek haurrak usteko tokia, hala ere ume eta gazteetan zentratu nintzen gehienbat, eurak izango baitzieten plaza horren etorkizuna eta plazaren historiari jarraituta leku bizi bat sorraraztea ideiarik onena izango zela iruditu zitzaidan, jendeak gauza ezberdinetan parte hartzeko aukera izango zuen toki bat, Donostiako erreferentzia bat.


Read more

2.HABITATA

Hurrengo lanean, landan egin ordez, hiri edo herri lurraldean egitea esan ziguten. Hemen landa lurraldearen kondizio ezberdinak sortzen ziren, batetik, soziologikoki, guk sortzen genuen habitatak bertan ibiltzen zen jendearen  bizimodua ahalik eta gutxien aldatu behar zuen. Horretaz aparte, zarata aldetik eta iluminazio aldetik ezberdintasun handiak sortzen ziren. hiri lurraldean zailagoa da eguzkiaren argitasun zuzena eta gauean iluminazio artifizialak eragin handia izaten du. Hauexek izango ziren kontuan hartzeko gauza garrantzitsuenak.
Habitat hau sortzeko, hiru toki eman zizkiguten. Bata, arkitektura aurreko pasagunea, bestea arkitektura ezkerraldeko plazatxoa, sarrera zaharraren aurrekoa eta bestea, arkitekturaren alboko etxebizitza baten azpiko zutabe eta habeez osaturiko gunea.

Hirian egiteaz gain, mugikorra edo moldagarria izan behar zenez, ideia hona iruditu zitzaidan hirugarren kokagunea hartzea, zutabe eta habe horiekin jokua izango nuelakoan. Gainera, toki horretan ez nuen jendearen portaeraz arduratu beharrik, bertatik jendea ibiltzen ezelako. Hala ere, argitasun aldetik zailtasun nabarmena zegoen, eraikin baten azpian egoterakoan, kobazulo antzeko bat sortzen zuen eta horrek atzealdea ilun usteko erraztasuna sortu.

Aste horretako ostegunean parrandan irten ginela, ordu erdi lehenago heldu nintzen pintxopora eta proiekturen inguruan pentsatzen jarri nintzen. Zutabeekin eta habeen inguruan zenez, horietan zer edo zer sortu baina euren arteko erlazioa apurtuko ez zuena. Eta argiaren kontua ere bertan zegoen eta mugikorra izatearena. Beste proiektuan hasiera batean aterakinean, telan pentsatzen egon nintzenez, proiektu honetan erabiltzea ideia hona iruditu zitzaidan, pribatasuna ematen zuen arren argia oso ondo pasatzen usten zuelako. Orduan zutabeekin nola jolastu pentsatzen hasi nintzen. Hari eta iltzeekin egiten diren eskulanak etorri zitzaizkidan burura. iltze ezberdinetatik hariak pasatuz sortzen ziren, espazioetan.

Denbora pasa ahala ideia berriak etortzen hasi zitzaizkidan etxebizitzak zituen beharrak ikusita. Bata bertako bizilagunek, lanerako gunea izateaz gain, espazio bat sortu behar nuen. Espazio mugikor bat eta espazio horretan bertan erabileraren arabera, kontzertu bat, bazkaria, esposizioa… eraldatuko zena. Hor ikusi nuen telen jokua ideia honena eta horretaz gai habeek sortzen zituzten maila horietatik haratago joateko sabaia igoaz lur mugikorra pentsatu nuen. Andamioen funtzionamendu berdinarekin. Gainera, edonork edozer egiteko lekua izango zen, leku irekia.

Leku ireki bat egin nahi nuenez, etxebizitzako zona pribatua, bere inguruan itxi beharra izan nuen. Bertan isolamendu eta soinu arazoak izan nitzakeenez, paretak ezin izan nituen telazkoak egin. Beira erabiltzea otu zitzaidan. Egur listoi batzuek behar zuen pribatasuna sortuaz. Hala ere argi gehiago sartu ahal izateko sabaia  baino lehenago, telazko sabai faltsua jarri nuen. Argiarentzako pasillo moduan eta tartean paretak egon arren, argia bertatik pasa ahal izateko. Goiko pisuan, zutabe artean ere berdina egin nuen.
Horrez gain beheko pisuko lur mugikorraren ildoari jarraituta, eskailerak jartzeaz aparte elebadore antzeko bat jartzea otu zitzaidan.

Bertara joateko bidean arbolak zeudenez zutabe eta telaren arteko joko berbera erabiltzea otu zitzaidan, bidea erakusteko.

Eta komuna bigarren pisutik kanpora atera nuen eraikinari gehigarri bat sortuaz.

Hala ere, etxebizitzak arazo batzuk sortu dizkit. Mailakatua egiterakoan, habe batzuk puskatzera behartu nau. Horrez gain egindako planoetan ideia guzti hauek sartzea oso zaila egin zait. Zailtasun hauek aurrera jarraitzeko eta hurrengo proiektu hobeago bat egiteko laguntzen didaten arren.


Ideia:




 Plano eta maketa:




















Read more
 

PROIEKTUAK II Design by Insight © 2009