ESPECIE DE ESPACIOS


Proiektuakbat blogean Especie de espacios liburua jarri ziguten irakurtzeko. Liburu honek arkitektura eta espazioei buruz daukagun iritzia aldatu edo hobetzeko helburuarekin.  Espazio zer den eta nola ager daitekeen azaltzen duen liburua, gai honi garrantzi handiagoa eman eta berari buruz hausnarketa egitera behartzen dizuna, espazio txikietatik, logela edo ohe batetik espazio handiagoetara eramaten diguna, kalea, mundua…


Liburu hau joko baten moduko ikusten du, espazio bat, letrekin, hitzekin, esaldiak, puntu, paragrafo eta komak estrukturatzeko duen era ikusgarria da, liburuak dioenaren eta liburuak beraren arteko erlazioa handituz. Magia hutsa. Hasieran aspergarri xamarra iruditu zitzaidan arren, liburutik, lerroetatik aurrera joan ahala, aldatze ikusgarria antzemate zaio.  Espazio horiek puskatze-arte, espazioen azalpenaren  bidez espazioak sortuaz.
Hasiera batean ezberdina ematen duen arre, liburuak irakurterraza da. Edozeinek ulertu ahal izateko modukoa, bai arkitekto, ikasle edo agure aspertu batek. Kapitulu bakoitza espazio bat da, eta gai komun hori izan arren, zeharo desberdina. Leku askotatik ibiliz eta leku askori buruz hausnarketa eraginik, bai kalea, logela, etxea, zelaia edo hiria.












Liburu honen berezitasun handia, irakurriz joan ahala galdera batzuk buruan sortzen zaizkizula da, zer da espazioa? Zerk edo nola sortzen da espazioa? Liburu honek galdera honen erantzuna ematen ez duen arren, hausnarketa hori sortuaz galderen erantzun hori bilatzera eramaten dizu, eta gaur egungo ezagutzarekin eta esperientziarekin erantzun horiek argi eduki ez arren esperientzia eta ezagutza irabaziz ahala erantzuten joango garenak direla uste dut. Gure arkitektura propiora heldu arte.




0 comentarios:

Publicar un comentario

 

PROIEKTUAK II Design by Insight © 2009