21 ETXEBIZITZA


CURUTCHET ETXEA
LE CORBUSIER 1949-1955

Curutchet etxean Le Corbusierrek zituen bereizgarritasun arkitektonikoak ondo azaltzen direlako nabarmentzen da: solairu eta fatxada librea, lorategi terraza, kristalera (aventanamientos) horizontalak.

1. ERAIKUNTZA ETA LEKUA:

Etxebizitza (20m X 9m) La plata hirian kokatzen da, medianeroen artean 53 Boulevardeko 320 zenbakian. Argentinako Buenos Aireseko hiriburuan. Bizitegi zonan kokatzen da, Rivadavia Plazaren aurrean  eta hiriko espazio publiko berde nagusia, basoa, 1 etorbideaz banatua, hiri-arteria nagusietako bat.
Plano arkitektonikoan bi elementu nagusitzen dira: eraikin unifamiar bat dela, bere azalera medianera eta hiri-ardatz diren kaleez mugaturik dagona eta La Plata hiriaren  hiri-planifikazio  dela eta lurrazalaren ardatzaren inklinazioa 45 gradu ingurukoa izatea.

2. KONTZEPTUA:

Etxe hau kokalekuan integratzeko etxearen kontzeptu nagusia kalearen luzapena bilakatzea da, barruko ibilbidea kalearekiko erlazioa izanez, bertan zegoen zuhaitza patioan integratuz, proposatutako espazioak zatikatuz eta horma askeak erabiliaz, hau da, kargarik jasaten ez duten hormak.

Hura diseinatzerakoan, Le Corbusier-ek bere etorkizuneko biztanleen beharrak kontuan izan zituen eta etxea argi eta garbi banandutako bi bolumenetan zatitu zuen bezeroen eskaria mediku bulegoa eta hiru logela zituen etxea baitzen: kontsulta zona aurrean eta bizitokia atzean, biak sarrerako arrapalaz eta patioaren bidez artikulatuak. Arrapala hau sarrerako atearen aurka kokatzen da, barruko zirkulazioa goranzko ``promenade´´  (promenade architecturale) forma emanaz. Arrapalaren agerpenak, etxea modu bertikalean ezagutzera eramaten du, perspektiba bereziak sortuz.

Inguruarekiko errespetu formala nabaria da sarrerako atearen kokapenean eta pantaila bezala funtzionatzen duenaren parasolak ( Latinoamerikan oso erabiliak) bidearen lerroarekiko duen jarraitasunean.
Curutchet etxea zarraren eta berriaren; emandako elementu eta espazioen erabilera onaren (medianerak, parkea…) eta sortutako espazio berrien (terraza, patioa…) artean tramaren erlazioa sortzeko diseinatua dago. Proiektu hau estruktura erregular ortogonalaren, forma organikoaren eta harresiek kargarik ez jasan behar izatean lortzen duten erabilera librearen arteko kontraesan etengabean oinarritua da.

3. ESPAZIOAK:

­ Beheko solairua eta lehen gorputza:

Horma nagusi baten falta du, zutabe aislatuak ditu, eta lehenengo eta bigarren mailan dauden errektangulu batzuek parasol eran kontsulta zonako eta terrazako espazioak mugatzen dituztelarik, etxeko lehenengo gorputza osatzen dute.

Beheko solairua librea izateak ahalbidetu zuen zuhaitz handi bat kontserbatzea.
Kontsulta hau lehen mailan dagoena, behe solairu baten gainean dago, soto batek osatzen duena.

­ Bigarren gorputza:

Arrapala batekin lotua, erdi irekita dagoen patio bat zeharkatuz, zentroan arbola bat duena, etxearen bolumen pribatua ikusiko dugu, lau mailatan zatikatua dagoena, sotoa zerbitzu gelarako, behe planta harrera zonaldea, lehenengo solairua, pisu soziala, sukaldea, komuna egongela eta altuera bikoitzeko jangelarekin, zein kontsultako sabairaino luzatzen dena terraza lorategi bat sortuz fatxadararte. Eta bigarren pisua bi logela eta komunak dituelarik.

Solairu bakoitzeko lotura horizontalak, eskailerak sortutako bertikaltasunarekin erlazionatuta etxearen funtzionaltasunean laguntzen du, ez dira komunikazio fisikoak bakarrik, bistaren komunikazioa eta psikologikoa logelen solairuak egongelaren gainean sortzen duen hutsuneak sortua dena  ere garrantzitsua da.

­ Terraza Lorategia:

Terraza, kontsultaren gainean eta habitataren aurrean kokatzen dena etxea inguratzen duen plaza eta espazio berdea ikustea ahalbidetzen du. Le Corbusierrek gainera, partzelaren norabidea eta maila ezberdinen kondizioa aprobetxatzen du ahalik eta ikusmira hoberena eta argi naturalaren aprobetxatze handiena lortzeko.

Terrazaren hegalekoak luze desberdinak dituzte, mendebalde eta ekialdeko aldeetan, eta  aurreko fatxadaren eta mendebaldeko paretaren angelua 45 gradu baino txikiagoa da, fatxadaren atzeko paretak paraleloak eta diseinu ortogonal bat sortzen duten arren.

4. ESTRUKTURA:

Estruktura zutabe zirkularrak dira kargak jasaten dituztenak, horrela espazio askeak, altuera moldagarriak eta solairu libreak sortzeko askatasuna ematen du, hormek ez dutelako euste funtziorik egiten. Estruktura sekundarioa habeek osatzen dute, karga horizontalak jasanik.

Piloteak, solairu askeak, leiho horizontalak, terraza eta fatxada askeaz gain, Le Corbusierrek horma kurboak, aldapak, altuera bikoitzak, eskailera irekiak edota brise soleil-ak (eguzkiaren aurkako babesleak) ere erabiltzen ditu

Eraikin honen berezitasunetako bat egiturak balore estetiko handia artzen duela ere bada.

5. MATERIALAK:



Lehenengo eta bigarren gorputzak kristalera bidez daude estaliak (brise soleil). Bigarren gorputzeko kontsultako  kanpoaldea kristalezko panelez estalia dago, barruko markoa urdinez marraztua dutelarik, estrukturan zuriz margotutako hormigoia erabili zen, bai barrualdean eta baita kanpoaldean ere.
Lurrak kolore eta testura ezberdinetako zeramika (baldosa) txikiekin osatuak daude lekuaren arabera mota batekoak edo bestekoak jarriaz.













0 comentarios:

Publicar un comentario

 

PROIEKTUAK II Design by Insight © 2009