Hurrengo laneko funtsa Euskal Herrian guk ezagutzen
genuen toki bat aukeratzea zen, non aukeratze genuen toki horretan arkitektura
bat egiteko ardatz bat edo arrazoi bat zegoen, antzinako pareta bat, iturri
bat, kobazulo bat, erreka bat, arbola talde bat…
Nire inguruko posibilitateak tanteatzen hasi
nintzen, hasieran Mallabiko baserri galdu batetatik astea otu zitzaidan baina
ez nuen oso egokia ikusten. Horren ostean Areitio mendirantz igoz mendi aldean
dagoen labadero zahar bat ikusi nuen leku ontzat, baina basoan sartua zegoenez,
ez zegoen espazio handirik, arbolek okupatzen baitzuten.
Hala ere, askenean aurkitu nuen eta
Urkiolamendiko Pol-poleko iturrian egitea otu zitzaidan. Euskal Herriko
lurretan zer edo zer sortu behar banuen aldapa baten egitea ideia ona iruditu
zitzaidan, Euskal Herrian aldapa gabeko leku gutxi baitago landetan. Horrez gain,
niri asko gustatzen zitzaidan lekua zen, mistikoa, gainera bertatik burdinazko
ura ateratzen zer, eta inguruan zituen arbolek haizearengandik babestea
laguntzen zioten bertan dauden bistak oztopatu ez arren.



0 comentarios:
Publicar un comentario