Hurrengo lanean, landan egin ordez, hiri edo
herri lurraldean egitea esan ziguten. Hemen landa lurraldearen kondizio
ezberdinak sortzen ziren, batetik, soziologikoki, guk sortzen genuen habitatak
bertan ibiltzen zen jendearen bizimodua
ahalik eta gutxien aldatu behar zuen. Horretaz aparte, zarata aldetik eta
iluminazio aldetik ezberdintasun handiak sortzen ziren. hiri lurraldean
zailagoa da eguzkiaren argitasun zuzena eta gauean iluminazio artifizialak
eragin handia izaten du. Hauexek izango ziren kontuan hartzeko gauza
garrantzitsuenak.
Habitat hau sortzeko, hiru toki eman
zizkiguten. Bata, arkitektura aurreko pasagunea, bestea arkitektura
ezkerraldeko plazatxoa, sarrera zaharraren aurrekoa eta bestea, arkitekturaren
alboko etxebizitza baten azpiko zutabe eta habeez osaturiko gunea.
Hirian egiteaz gain, mugikorra edo moldagarria
izan behar zenez, ideia hona iruditu zitzaidan hirugarren kokagunea hartzea,
zutabe eta habe horiekin jokua izango nuelakoan. Gainera, toki horretan ez nuen
jendearen portaeraz arduratu beharrik, bertatik jendea ibiltzen ezelako. Hala ere,
argitasun aldetik zailtasun nabarmena zegoen, eraikin baten azpian egoterakoan,
kobazulo antzeko bat sortzen zuen eta horrek atzealdea ilun usteko erraztasuna
sortu.
Denbora pasa ahala ideia berriak etortzen hasi
zitzaizkidan etxebizitzak zituen beharrak ikusita. Bata bertako bizilagunek,
lanerako gunea izateaz gain, espazio bat sortu behar nuen. Espazio mugikor bat
eta espazio horretan bertan erabileraren arabera, kontzertu bat, bazkaria, esposizioa…
eraldatuko zena. Hor ikusi nuen telen jokua ideia honena eta horretaz gai
habeek sortzen zituzten maila horietatik haratago joateko sabaia igoaz lur
mugikorra pentsatu nuen. Andamioen funtzionamendu berdinarekin. Gainera,
edonork edozer egiteko lekua izango zen, leku irekia.
Horrez gain beheko pisuko lur mugikorraren ildoari
jarraituta, eskailerak jartzeaz aparte elebadore antzeko bat jartzea otu
zitzaidan.
Bertara joateko bidean arbolak zeudenez zutabe
eta telaren arteko joko berbera erabiltzea otu zitzaidan, bidea erakusteko.
Eta komuna bigarren pisutik kanpora atera nuen
eraikinari gehigarri bat sortuaz.
Hala ere, etxebizitzak arazo batzuk sortu
dizkit. Mailakatua egiterakoan, habe batzuk puskatzera behartu nau. Horrez gain
egindako planoetan ideia guzti hauek sartzea oso zaila egin zait. Zailtasun
hauek aurrera jarraitzeko eta hurrengo proiektu hobeago bat egiteko laguntzen
didaten arren.
Ideia:
Plano eta maketa:

.jpg)

0 comentarios:
Publicar un comentario