Proiektoseko klase batean dikotomiei buruz hitz
egiten aritu ginen eta bertan konturatu ginen gure bizimodua eta pentsatzeko
era hein handi batetan dikotomikoa zela. Horren adibide garbiak dira, zerbaiten
iritzia ematerakoan ondo edo gaizki, bai edo ez, pentsamoldean beltza edo zuria,
ezkerra edo eskuina…
Bi muga horien artean, ezer ez dagoela uste dugula ematen
du, beltza eta zuriaren artean beste kolore batzuk daudela ahaztuaz edo ongiaren
eta gaizkiaren artean ere tartekoa dagoela ahantziz.
Klasean bertan arbelean dozenaka dikotomia
aurkitu genituen, batzuk arkitekturari lotuak, eta beste asko bizitzari edo
beste gai ugariei buruzkoak. Nik zuzena eta kurbaren arteko dikotomia aukeratu
nuen. Hasieran dikotomia hori nola enfokatu ez nekien arren interesgarria
iruditu zitzaidan horri buruzko hausnarketa egitea, arkitekturarekin oso lotua
ikusten nuelako eta etorkizuneko proiektuetan erabilgarria ikusten nuelako.
Maketaren azalpena:
Hasiera batean bien artean zer zegoen
galdetzen nion nire buruari ez kurba ezta zuzena ez zen objektu edo forma
bakarra puntua zela bururatzen zitzaidan baina erantzun horrek ez zidan lan adina
asetzen.
Orduan buruari buelta batzuk eman ostean kosmosean irudikatzen hasi
nintzen, asteko esfera bat, gero esfera multzoa bata bestearen gainean
ortogonalki jarriak. Hor ikusi nuen orduan, bata bestearen gainean zeuden
esfera multzoak kuboa sortzen zuen eta hor konturatu nintzen gauza desberdinak
izan harren, gauza bera zirela. Hori orduan zuzena eta kurbara eraman nuen eta
kurba bat zuzen nola izan zitekeen edo zuzen bat kurba pentsatzen hasi nintzen.
Hor otu zitzaidan nire maketaren ideia, zuzen bat ze ikuspuntu edo ze dimentsiotatik
begiratuta zuzen bezala edo kurba bezala ikus zitekeen eta alderantziz, objektu
berdina bi gaza ezberdin izanaz, hau da zuzen bat kurba bilakatuz eta kurba
zuzen.
Hori maketara eramateko, kosmos hori nola
irudikatu pentsatu nuen. Kutxa beltz bat egitea otu zitzaidan. Goialdeko azalean
leiho bat eginaz eta albo bateko azalean ere bai. Bi leiho horiek kosmos horretako
dimentsio ezberdinak izango liratekeelarik. Bertan sartu nuen forma. Goiko azaletik
kurba formaduna eta alboko azaletik zuzen formaduna.
Momentu horretan konturatu nintzen honek beste
edozein dikotomientzako ere balio zuela, batzuetan dikotomiako bi mugen artean
zer dagoen argi ikusten ez baldin badugu ere, askotan angelu edo dimentsio
ezberdinetatik ikusiaz gauza bera direla konturatuko gara.
Arkitekturan ere,
ikuspuntu batetik marra zuzen itxurako forma beste ikuspuntu batetik kurba izan
zitekeela ikusi nuen.
0 comentarios:
Publicar un comentario