Proiektuakbat blogean beste liburu baten atala
igo zuten lehengo egunean. La buena vida izeneko liburuaren kapitulua jarri
zuten Warhol at the factory: de las comunas freudomarxistas al loft
neoyoquino izenekoa. Iñaki Abalos arkitektoarena.
Kapitulu hau ``Loft´´ kontzeptuari buruzkoa
da, bertan kontzeptu honen sortzaile izan zen Andy Warholen New Yorken daukan The
Factory loft-a deskribatzen du. Bertako bizitza deskribatzen du, eta
``Loft´´ honen helburua eta kontzeptua zein den. Nola artista honen
intentzioa sozietateak duen bizimoduaren salaketa egitea zen. Bertan bizimodu
ezberdin bat sortuz, organizatzeko modu ezberdin bat.
Bere habitata kapitulu honetan etxe ireki
baten moduan azaltzen du, helburu ezberdinetarako egina, bai lanerako, baita
jai girorako ere bai, jende ezberdinak erabiltzeko modukoa. Bertako bizitariek
``factory´´ izendatu zuten, bertan egiten ziren aktibitateetako asko,
artearekin, koadro eta pelikulekin erlazio handia zutelako.
Habitat honen diseinatzaile nagusia Linch izan
zen. Bertako bizikide izanaz. Bertako dekorazioaren ezaugarri nagusia zilar
kolorearen erabilera da, dena kolore honetan margotua baitago. Diseinatzailearen
pasarte ikaragarria sofa abandonatuarena izan zen, gau batean aurkitutako sofa
abandonatu batek habitatean sartu eta hondakin izatetik pelikula askoren ikono
bihurtzera heldu zena.
Liburu honetako pasartean leku ikusgarri honetako historia agertzen da eta harrigarria bada ere ``loft´´ hauek izan duten bilakaera izugarria da. Hasiera batean zuen helburutik urrutira joan eta gauza guztiz kontrakoa sortuaz, gaur egun biztanleri esklusiboarentzako sortutako lekuak dira.




0 comentarios:
Publicar un comentario