Jabier Echeparek klasean emandako hitzaldi
bati buruz doa hau. Hitzaldi honetan Jabierrek Jaulas, paraguas y burbujas
izenekoa, eguneroko giza bizimoduan asko ikusi edo erabiltzen diren hiru
elementu hauek arkitektura nolako eragina eduki zuten erakutsi zigu, espazioak
sortzeko orduan, inspirazio honek, ze motako eraikinak edo arkitekturak sortzen
dituen erakutsiaz.
Bertan artea ere, sartu zuen. Interesgarria iruditu
zitzaidan hala ere, horrelako objektuetan inspiratuta zer motako espazioak
sortzen ziren. Alde batetik, objektuaren beraren erabilera edo arima
arkitekturan bertan ere agertzen zelako. Argi ikus zitekeen hori, paraguas
atalean. Aterkiak, asken batean espazioak baitira, euriarengandik babesteko
espazioak, eta hori arkitekturara eramanaz, aterki antzeko edo kontzeptu
berdineko aterpeak sortzen ziren. eta berdina gertatzen zen kaiola eta
burbuilekin ere.
Gainera hitzaldi hau, espazioen kontzeptu hau
nire trinitate plazako proiektuko ideia pentsatzen lagundu dit, bai burbuilen
eta baita kaiolen atal horrek. Bertan Fullerren arkitektura edo espazio
ezberdinak ikus genitzakeelako adibidez.

0 comentarios:
Publicar un comentario