TRINITATE PLAZARI BURUZKO INFORMAZIO BILAKETA


TRINITATE PLAZARI BURUZKO INFORMAZIO BILAKETA:

Taldea: Iker Hernando; Jon Madariaga; Ibai Madariaga
Tailer Integratua, 1 jardunaldia.

Zein da lan honen helburua?

Gure ustez Trinitate plaza hau, aztertu, informazioa bilatzearen helburua, plaza hau sakonago ezagutzea dela uste dugu, lehenengo bista horretatik pauso bat aurrerago joatearena. Ezagutza honen helburua berriz, gaur egungo bertako arkitekturari buruz gehiago jakiteaz gain, hau da, gaur egun duen formaren ezaugarriak eta abar, lehengo formari eta lehengo ezaugarriei buruz ere gehiago jakitea dela uste dugu. Horrela, urteen joanean, nolako aldaketa izan duen azter dezakegu eta horren ondorioz, Donostiako alderdi honetan, arkitekturak izan duen bilakaerari buruz gehiago jakin. Informazio bilaketa honi arkitektoaren ildo horretatik jardun nahi dugu.

Zer da Trinitate plaza?

Egin dugun ikerketaren eta bilatu dugun informazioaren ostean, Trinitate plaza honela deskriba dezakegu: Trinitate plaza euskal herriko kultura eta historiaren zatitxo bat gordetzen duela esango genuke, kultura plazan bertan euskal herrian garrantzitsu izan diren eraikin edo eraikuntzak daudelako, esaterako, erlijioaren garrantzia markatzen duten San Telmo eta Santa Maria, gaur egun aldiz museo bilakatu dena (San Telmo), aldatu harren garrantzi kulturala kontserbatzen dutenak. Plazak jorratzen duen beste gai garrantzitsu bat, euskaldunen denbora pasa moduan ikus dezakegu. Plaza beti izan da gure sozial bat, herriko jendea elkartzeko lekua, normala iruditzen zaigu orduan, bertan eliza, frontoia, bolatokia eta idi probak egiteko lekua izatea. Gaur egungo itxurara heldu arte baina aldaketa ugari izan dituen lekua izan da, azkena Peña Gancheguirena, lurralde hau, eraldatu harren, bere xarma edo bere identitatea kontserbatzen saiatu dena.


Taldearen banaketa eta informazioaren bilaketa:

Gurea, hiru kidetan banatutako taldea izan da, talde hau egin beharreko lanetan banatu dugu. Bi taldekide informazioaren bilaketan eta bestea galdeketa honetan zentraturik. Informazioaren bilaketa hau iturri desberdinetatik jasotzen saiatu gara, liburuak, internet, aldizkariak... horregatik, informazioaren bilaketa zentratzen zirenak, bi alde desberdinetan banatu dira. Bata, liburutegira joan da, gehienbat, plazari buruzko eta Luis Peña Ganchegui-ri buruzko liburuetan zentratuz. Bestea, ordenagailuan internet bidez aritu da. Hau gai mota anitzetan ibili da. Adibide bezala, Trinitate plaza, San Telmo, Santa Maria, Peña Ganchegui, Nieto y Sobejano, A. Goitia, Reconsturccion de San Sebastian... bilaketa hauekin Trinitate plazari buruzko informazio zabalagoa lortzen hari gara, hala ere, gai zehatzei buruzko informazioa ere modu errazean lor dezakegu. Liburuetan informazioa bilatzearen arazoa, jende asko eta liburu gutxirena izan da. Beste taldekia, lana honi buruzko galdetegia betetzeaz arduratu da, informazio horri buruz lortu duguna begiratuz.


Bilatu dugun informazio garrantzitsuena:

ARQUITECTURA+RESTAURACION
Bilbao Architecture
Luis Peña Ganchegui
San Telmo Museoa
Wikipedia
Luis Peña Ganchegui
Tritate Plaza
Eukal Geografi Elkargoa
San Telmo
Santa Maria
El Correo
El PAIS
Wordpress

Liburuak:

Luis Peña Ganchegui (Pedro Maria Sanz, 2005)

















0 comentarios:

Publicar un comentario

 

PROIEKTUAK II Design by Insight © 2009